San Silbestre lasterketako zozketen irabazleak jakinarazi dituzte

Ihintza Elustondo 2025ko urt. 2a, 11:11

2024ko San Silbestre lasterketak utzitako une bat. (Ihintza Elustondo)

Batetik, Bertan merkatarien elkartearen bi sari zozkatu zituzten, eta 473 eta 534 dortsalen jabeak izan dira horien garaileak. Bestetik, Domusa Teknik 15 MLK edo 40 MLK lasterketetan parte hartzeko bi dortsal zozkatu zituzten, eta 339 eta 591 dortsal zenbakien jabeak izan dira irabazleak.

Tradizioa den moduan, San Silbestre lasterketa jokatu zuten Urtezahar egunean Azpeitian, eta herritar ugarik parte hartu zuten lehian. Gainera, urteroko gisan, hainbat zozketa egin zituzten antolatzaileek, eta zozketa horien irabazleak zein dortsal zenbaki izan diren jakinarazi dute.

Batetik, Bertan merkatarien elkartearen bi sari zozkatu zituzten, eta 473 eta 534 dortsalen jabeak izan dira horien garaileak. Bestetik, Domusa Teknik 15 MLK edo 40 MLK lasterketetan parte hartzeko bi dortsal zozkatu zituzten, eta 339 eta 591 dortsal zenbakien jabeak izan dira irabazleak.

Bertanen sariak tokatu zaizkienekin harremanetan jarriko dira San Silbestre probaren antolatzaileak, eta Domusa Teknik 15 MLK edo 40 MLK lasterketen dortsalak tokatu zaizkienekin, berriz, probaren antolatzaileak jarriko dira harremanetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide