Helduen danborradarako motorrak berotzen hasi dira herritarrak

Urtzi Oteiza - Ihintza Elustondo 2025ko urt. 15a, 16:46

Atzo, asteartez, egin zuten helduen danborradarako lehen entsegua. Urtero izan ohi dira berrikuntzak sansebastianetan, eta aurtengoan, lau zuzendari berri aterako dira San Sebastian bezperako danborradan. Haiekin hitz egin du Gukak.

San Sebastian festetarako motorrak berotzen hasi dira dagoeneko helduen danborradan parte hartuko duten herritarrak. Atzo, asteartez, egin zuten helduen danborradarako lehen entsegua, 21:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan. Herritar ugari bildu ziren saioan, eta Udal Musika Bandak zuzenean jo zituen zenbait pieza. Gaur eta bihar egingo dituzte beste bi entseguak, ordu eta leku berean.

Urtero izan ohi dira berrikuntzak sansebastianetan, eta aurtengoan, lau zuzendari berri aterako dira San Sebastian bezperako danborradan; Idoia Iturralde Harkaitzarekin, Josu Eizagirre Loiolatxorekin, Yolanda Rodriguez Arrantzaleak taldearekin eta Eneko Rajado Perdillegirekin. Haiekin hitz egin du Gukak.

Erlazionatuak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide