Umeek arratsaldean bezala, helduek atzo gauean egin zuten sansebastianetako danborradarako lehen entsegu nagusia Izarraitz pilotalekuan. Aurten Perdillegi soziedadeak lehen aldiz parte hartuko du San Sebastian bezperako danbor festa jendetsuan; horrenbestez, 31 talde izango ditu aurtengoan Azpeitiko helduen danborradak, eta 1.600dik gora herritarrek parte hartuko dute desfilean.
Denak ez, baina horietako asko elkartu ziren atzoko entsegurako. Izarraitzeko kantxa danbor-jotzailez beteta eta harmailetan ikus-entzule mordoarekin egin zuten lehen saioa.
Gaur eta bihar han elkartuko dira berriro San Sebastian bezperako danborradako 31 taldeak, 21:00etan.
(Argazkiak: Ihintza Elustondo eta Kris Fernandez)