Maiatzaren 15etik 25era egingo da Euskaraldiaren laugarren edizioa, eta euskararen erabilera sustatzeko ariketa helburu duen egitasmoa antolatzen hasi dira Azpeitian. Atzo egin zuten lehen bilkura herritarrek eta eragileetako ordezkariek. Bilera Aitziber Besga Euskaraldiaren Azpeitiko koordinatzaileak gidatu zuen, eta egitasmoaren nondik norakoak azaltzeaz gainera, herrian Euskaraldia sustatzeko eta Hikaldian eragiteko egin asmo dituzten ekintzez hitz egin zuten.
Hurrengo bilera martxoaren 6an
Euskaraldiaren antolaketako hurrengo bileraren hitzordua ere zehaztu zuten atzokoan. Martxoaren 6an izango da batzarra, 18:00etan, Basazabal jauregian. Bilera hori ere herritar nahiz eragile guztientzako irekia izango da.