Inauteriak 2025

Kaldereroak, karnabal giroan murgiltzen hasteko

Maialen Etxaniz - Juan Luis Romatet - Mailo Oiarzabal 2025ko ots. 23a, 10:30

Karnabalak ate joka dira, eta horren adierazle da kaldereroen iritsiera. Atzo egin zituzten kaldereroen kalejirak Azpeitian eta Zumaian, eta hainbat izan ziren festara batu zirenak. Mailuak eta zartaginak astinduz girotu zituzten kaleak.  

Karnabalen etorrera iragarri dute kaldereroek. Atzo, larunbatez, egin zituzten kaldereroen kalejirak Azpeitian eta Zumaian. Adin guztietako herritarrak animatu ziren festan parte hartzera. 

Azpeitian, San Martin egoitzaren ataritik irtenda, Alde Zahar osoa zeharkatu dute, plazan emanaldia eginez amaitzeko. Gurasoak seme-alaba txikiekin, gaztetxoak edota Txolarteko lagunak nagusi izan ziren karro batek ireki eta besteak itxi duen kalejiran. Hungariako ijitoen lanak egin zituzten horrenbestez azpeitiarrek, Udal Musika Bandaren ezinbesteko laguntzarekin, trapu zaharrak eta ez hain zaharrak soinean, trapu zaharrak saltzeko plantak eginez.

Zumaian Odieta frontoi inguruan elkartu ziren kalejiran arituko ziren herritarrak. Aurten, berrikuntza gisa, txaranga baten laguntza izan zuten, eta hark jotako musikarekin plazaratu zituzten aurreko asteetan entseatutako dantzak eta koreografiak. Beheko plazatik abiatuta, eta Erribera kalean barrena joanda, geldialdi desberdinak egin zituzten, bitartean paelen tintinak entzuten ziren bitartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide