Jai Karnabal arratsaldeko zezenaren irteera zuzenean emango du aurten ere Gukak. Erdikalean izango dira hedabideko kameralariak, eta 16:15ean hasiko dute horiek zuzeneko emankizuna; irteeraren aurreko uneak jasoko dituzte. Zezenaren irteerarekin, 16:30 pasatxoan, bukatuko dute saioa.
Elegante Eguneko arratsaldeko sokamuturraren hasieraren zuzeneko emankizuna Guka Telebistan nahiz Azpeitia Guka webgunean izango da ikusgai. Gero, bideoa ere jarriko du ikusgai Gukak webgunean.