Karnabal bete betean murgilduta dago Azpeitia. Astelehen Karnabala da gaur, urteko astelehenik alaiena azpeitiarrentzat, eta eguerdiarekin batera mozorroz eta irudimenez bete dira herriko kaleak. Iaz ez bezala, eguraldiak lagundu du, eta askotariko karrozak eta jantziak ikusi ahal izan dira eguerdiko mozorroen desfilean. Batzuk taldean, besteak banaka edo binaka, baina denak festaz gozatzeko xedez atera dira gaurkoan.
Bazkaltzeko tartea hartu ostean, arratsaldean jarraituko du festak, eta goizaldera arte iraungo du jaiak.
Hona hemen datozen orduetako egitaraua:
- 16:00-20:00. Jolas parkea Izarraitz frontoian.
- 16:15. Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak zezenaren irteera girotuko dute. Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalez kale txistua joz.
- 16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.
- 18:30. Deiadar txaranga, kalez kale.
- 19:30. Udal Musika Bandaren kalejira.
- 20:00. Mozorro lehiaketa.
- 20:00. Itsasi taldeko ttuntturroak.
- 20:00-22:00. DJ Davila eta Oihan Vega plazan.
- 22:00-23:00. Mozorroak erakusteko geldiunea plazan.
- 23:30. Mozorro lehiaketaren sari banaketa plazan.
- Gero, DJ emanaldia, 00:30era arte.