Albistegia

Grazia eta irudimena borborka helduen mozorro festan

Maialen Etxaniz, Aitziber Arzallus eta Urtzi Oteiza

Astelehen Karnabal arratsaldetik iluntzera bitartean helduen kuadrillen karroza eta jantzi ikusgarriak ikusi ahal izan dira Azpeitiko kaleetan. Kolorea eta umorea nagusitu dira.

Aurtengoan ere, herritarren umoreak eta irudimenak ez du hutsik egin Astelehen Karnabaleko helduen mozorro festan. Karroza eta jantzi ikusgarriak prestatzen jardun dute azken asteotan, aurtengo karnabaletan estreinatzeko. Musika eta alaitasuna nabarmendu ziren atzo arratsaldetik iluntzera bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide