Euskaraldia 2025

Euskaraldia prestatzeko bilera egingo dute bihar

Julene Frantzesena 2025ko mar. 5a, 09:00

Hainbat herritar Euskaraldia prestatzeko aurreneko bileran.

18:00etarako jarri dute hitzordua, Basazabal jauregian. Duela bi aste hasi ziren maiatzaren 15etik 25era egingo den egitasmoaren laugarren aldia prestatzen Azpeitian.

Euskaraldiaren laugarren edizioa prestatzeko bilera egingo dute bihar, osteguna, 18:00etan, Basazabal jauregian. Duela bi aste hasi ziren maiatzaren 15etik 25era egingo den egitasmoaren laugarren aldia prestatzen Azpeitian, eta biharko hitzorduan segituko dute horretan. Hain zuzen ere, herritar eta eragile guztientzako irekitako bilera izango da biharkoa ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide