Euskaraldia 2025

Azpeitiko Udalak bat egin du Euskaraldiarekin

Julene Frantzesena

Udal hautetsiak. (Azpeitiko Udala)

Entitateek izena emateko epea zabalik dago, eta Azpeitiko Udalak eman du izena. Udal hautetsiek parte hartuko dute Herri Batzordean –gaur izango da bigarren bilera–, eta egitasmoari babesa agertzeko argazkia atera dute.

Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldiaren laugarren edizioa, eta Azpeitiko Udalak eman du egitasmorako izena. Gainera, udal ordezkariek parte hartuko dute Euskaraldiko Herri Batzordean –gaur izango da bigarren bilera, 18:00etan, Basazabalen–, eta egitasmoari atxikimendua agertzeko argazkia ere atera dute horiek.

Euskaraldian izena eman duten erakundeek hainbat eginkizun izango dituzte. Bestea beste, erakundeko kideei Euskaraldiaren berri emango diete eta horiek egitasmoan parte hartzera bultzatuko dituzte; ariketa ondo egiteko eta rolean eroso sentitzeko prestakuntza tresnak aztertuko eta partekatuko dituzte; eta ariketan parte hartzen ari direla ikusgarri egingo dute –txapak banatuta, espazio publikoak apainduta...–.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide