Migrazio prozesuen inguruko hitzaldia eskainiko dute bihar Basazabalen

Maddi Txintxurreta 2025ko mar. 26a, 12:00

Basazabal jauregia.

Begirune fundazioko Xabier Aierdik eskainiko du solasaldia, 18:00etan hasita, Basazabal jauregian. Martxoko guraso eskolen baitan eskainiko dute hitzaldia.

Martxoko guraso eskolen barruan, beste solasaldi bat izango da bihar, osteguna. Migrazio prozesuak: zurrumurruak eta jarrerak izenburupean hitzaldia emango du Xabier Aierdi Begirune fundazioko kideak.

Egungo migrazio prozesuen inguruan soilik ez, etorkizunerako aurreikusten direnei buruz ere arituko da Aierdi. 18:00etan izango da hitzaldia, Basazabal jauregian, eta martxoko guraso eskolei itxiera emango dio.

Hilaren 12an egin zuten lehenengo saioa, eta euskara eta kulturartekotasuna izan zituzten hizpide. Bigarrenean, halaber, kultur aniztasunaz eta arrazakeriaz aritu ziren.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide