Filmetako musika izan da entzungai Soreasu antzokian

Nerea Uranga 2025ko api. 13a, 14:28

Goazen zinemara kontzertua eskaini du gaur eguerdian Azpeitiko Musika Bandak Soreasun. Hainbat filmetako doinuekin gozatzeko aukera eskaini dute musikariek.

Ozeko aztia, Ona, gaiztoa eta itsusia, Zazpi apartak, Pasiozko kondairak, Indiana Jones: Kristalezko garezurraren erreinuan eta Lehoi erregea musika doinuak interpretatu ditu gaur Azpeitiko Musika Bandak Goazen zinemara kontzertuan. Unai Frantsesenak zuzendu du kontzertua, eta hainbat musikari bakarlari ere aritu dira: Ona, gaiztoa eta itsusia doinuan Jon Aramendi, Jon Ibarzabal eta Alex Carrizo eta Pasiozko kondaira doinuan, Lantz Unanue pianoan.

12:30ean hasi da musika emanaldia Soreasu antzokian, eta jende asko bertaratu filmetako soinu bandekin gozatzera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide