Euskal Herriko IV. Elektrotxaranga Lehiaketak hirugarren jardunaldia izan zuen atzo. Duela bi aste, Zutik eta Elektrotxufla taldeek egin zituzten saioak; joan den zapatuan 3indarroken txanda izan zen; atzo, berriz, Patxangoi eta Xaukena elektrotxarangak izan ziren Alde Zaharreko kaleei musika jarri zietenak. Patxangoi 19:00etan hasi zen plazan eta Perez Arregi plazatxora arteko bidea egin zuen, eta Elektrotxuflak kontrakon bidea egin zuen 20:00etan hasita.
Datorren zapatukoarekin bukatuko Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak eta Azpeitiko Udalak antolatzen duten txapelketaren aurtengo edizioko saioak, eta epaimahaiaren erabakiaren zain geldituko dira parte hartu duten zazpi taldeak.