Euskal Sagardoaren dastaketa zikloaren hirugarren saioa hartu du Iturrik

Mailo Oiarzabal 2025ko mai. 23a, 11:34

Iturrin elkartutakoak Telmo Iruretagoienaren azalpenak entzuten, atzo. (Utzitakoa)

Datozen bi ostegunetan egingo dituzte azken bi dastaketa-afariak, maiatzaren 29an Zokoa elkartean eta ekainaren 5ean Gure Ametsan.

Euskal Sagardoa jatorri izeneko hainbat sagardo dastatzeko aukera izan zuten atzo Iturri elkartean, Azpeitiko Udalak Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin antolatutako dastaketa zikloaren hirugarren hitzorduan.

Oilo-Soron eta Basazabalen egindako dastaketa saioei bezala, sagardozaleek harrera ona egin zioten atzokoari ere. Gipuzkoako Sagardogileen Elkartekoek aukeratutako sei sagardo mota dastatu eta bakoitzaren gaineko xehetasunak ezagutzeko parada izan zuten Iturriko mahaien bueltan elkartutakoek, Telmo Iruretagoienaren eskutik; eta, nola ez, Iturri elkartekoek prestatutako afariarekin borobildu zuten iluntzea.

Euskal Sagardoaren dastaketa zikloa osatzeko gelditzen diren bi hitzorduak datozen bi ostegunetan izango dira:

  • Maiatzak 29: Zokoa elkartean
  • Ekainak 5: Gure Ametsa elkartean.

Iturri elkartean atzo dastatu zituzten sagardoak. (Utzitakoa)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide