Euskarari buruzko esketx sortako hirugarrena argitaratu du Euskara Mahaiak: 'Guk euskaraz, zuk zergatik ez?'

Nerea Uranga 2025ko mai. 29a, 15:56

Aurreiritzien ingurukoa da Euskara Mahaiaren hirugarren esketxa.

Hizkuntza erabilerarekin lotuta Azpeitian ohikoak diren edo izan daitezkeen zortzi portaeraren inguruko esketxak sortu ditu Euskara Mahaiak. Joan den ostegunean, argitaratu zuten lehenengo bideoa, eta ostiralean bigarrena. Gaur zabaldu dute hirugarren bideoa, eta bihar zabalduko dute laugarrena. Hurrengo lauak udazkenerako utzi dituzte.

Herriko antzerkigileak dira bideoetako protagonistak, eta Udalak azadu zuenez, "eguneroko egoeretan sortzen diren hizkuntza portaerak" dira esketxen ardatza. Horien bidez, portaeron gainean "hausnartzea eta aldaketa eragitea" nahi du Euskara Mahaiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide