Perdillegin mendekotasuna duten pertsonentzako zentro balioaniztuna egiteko asmoa dute, eta hori egin ahal izateko eremua egokitzeko konpromisoa hartu zuen Azpeitiko Udalak. 2023ko udazkenean Perretxikoa eraitsi zuten, eta bihar Perdillegiko San Migel patronatua zenaren eraikina eraisten hasiko dira. Azken urteetan eraikin horretan izan dute egoitza Juan Antxieta musika eskolak, Udal Euskaltegiak eta Atzegik, besteak beste.
Perdillegiko eraikin zaharra eraisteko lanek 76.269 euroko aurrekontua izango dute, eta uztailaren bukaerarako lanak amaituta izatea aurreikusi du udalak. Altuna y Uria enpresak egingo ditu obrak.
Karabanen aparkalekua eta trafikoa
Perdillegiko eraikin zaharra botatzeko eraikinaren ondoko autokarabanen eta karabanen aparkalekua hustu egin dute. Behin saninazioak pasatu ondoren eta mendekotasuna duten pertsonentzako zentro balioaniztuna eraikitzen hasi arte ibilgailu horiek berriro toki horretan aparkatzeko aukera izango dute.
Eraikina eraisteko obrak tarteko, baliteke une jakin batean Jose Artetxe kaletik Perdillegira doan errepidea moztu behar izatea. Hala ere, udalak ez du trafikoan aldaketarik aurreikusten.