Frantziako Tourra martxan da, eta Gukaren Pourra ere bai, inoiz baino apustu gehiagorekin: 300.
Tourrean, esprintean bukatu da Lille hirian hasi eta bukatu den lehen etapa, eta Jasper Philipsen izan da azkarrena. Alpecin Deceuninck taldeko belgiarra da aurtengo Pourran bosgarren txirrindulari aukeratuena, 300 taldetatik 229tan ageri da haren izena; beraz, puntu asko banatu ditu gaurko irabazleak. Honela gelditu da 2025eko Pourraren lehen eguneko taldeen sailkapena; eta honela, behin-behineko sarituena.
300 taldeko zerrenda hor dago jada, Pourra'25 atalean, gainbegiratu nahi duenarentzat. Taldeen aukeratutako txirrindularietan edota edozein datutan akatsak nabarituz gero, idatzi lasai azpeitia@ukt.eus helbidera, eta lehenbailehen zuzentzen ahaleginduko gara.
Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, eta Pourra on!