Urrestillako erraldoiak, Umeen Egunerako prestatzen

Mailo Oiarzabal 2025ko uzt. 17a, 17:39

Soreasuko kulturgunearen atarian elkartu dira beste behin gaur, txistu, pandero eta guzti, hilaren 27ko erraldoien desfilerako entsegu saioa egiteko.

Datorren igandean zortzi, uztailaren 27an, ospatuko da aurtengo Umeen Eguna. Santio egunaren eta saninazioen arteko zubia izango da aurten egun hori, eta urtero bezala, baita Euskal Herriko erraldoi eta buruhandi konpartsa ugariren topagune ere.

Aurten, hogei konpartsa elkartuko dira Azpeitiko kaleetan, eta horietako bat izango da desfilean hirugarren urtez jarraian parte hartuko duen Urrestillako erraldoi txikiena. Umeen Egunekoa ez da edozein moduko hitzordua, eta egun horretan erraldoiak behar bezala dantzatzeko prestaketa lanetan murgilduta dabil dagoeneko Urrestillako erraldoien konpartsa. Soreasuko kulturgunearen atarian elkartzen dira entseguak egiteko, txistu, pandero eta guzti. Saio batzuk egin dituzte dagoeneko; horietako azkena, gaur bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide