Azpeitia jai giro betean murgildu da gaur, Santio egunez. Herritar ugarik eta ingurutik iritsitako lagunek bete dituzte herriko kaleak beste urte batez. Eguraldia gorabeheratsu ibili bada ere, herriko plazak urteroko irudia utzi du gaur ere. Baserritarrek nahiz kaletarrek, guztiek bat egin dute santio eta saninazioetako jai egitarauaren hastapeneko egunean. Ardi gazta txapelketa Munaingo (Araba) Zabaleta gaztandegiak irabazi du, eta sagardo txapelketa, Donostiako Lizeaga sagardotegiak. Gaztandegiko inor ez zen gaur Azpeitian, baina Lizeaga sagardotegiko semeak eta sagardo txapelketan epaile lanetan aritu den Maite Agirrek hitz egin dute bideo honetarako.