Saio bereziak

Erraldoien kalejirak emandakoa, bideoan

Gorka Eizagirre eta Ihintza Elustondo 2025ko uzt. 27a, 16:37

Erraldoien kalejira eta lehiaketa izan ohi dira Azpeitiko Umeen Eguneko hitzordu nagusiak. Aurtengo lehiaketako sariak Lazkaokoek (Gipuzkoa) eta Zizur Nagusikoek (Nafarroa) irabazi dituzte. Konpartsa horietako ordezkariek eta Errezilgo erraldoiak eraman dituztenek hitz egin dute bideo honetarako.

Dantzarien, musikarien eta korporazio txikia osatu duten ordezkarien goiz eresiarekin hasi dituzte Umeen Eguneko ekintzak gaur, Azpeitian. Erraldoiek ere ez dute hutsik egin, eta haiek kalejiran nahiz dantzan ibili dira. Aurtengo lehiaketako sariak Lazkaokoek (Gipuzkoa) eta Zizur Nagusikoek (Nafarroa) irabazi dituzte; gipuzkoarrek banakako lehia irabazi dute (300 euro), eta nafarrek, taldekakoa (600 euro). Konpartsa horietako ordezkariek lehiaketa irabazteko sekretuak zein diren azaldu dute bideo honetan.

Horrez gain, Errezilgo erraldoiek lehen aldiz parte hartu dute Azpeitiko Umeen Eguneko bilkuran, eta Akerra eta Sagarra eraman dituzten gaztetxoek "ilusioz" zeudela adierazi dute. Ez dute lehiaketan parte hartu, baina bai kalejiran, eta egun ederra pasatu dute.

Erlazionatuak

Erraldoiak, Azpeitiko Umeen Eguneko magia

Andoni Elduaien uzt 27, 14:56 Jaiak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide