Bukatu da Pourra'2025

Erredakzioa 2025ko uzt. 27a, 20:00

Andoni Elduaienek (Andikaldekue taldearekin) irabazi du Tourreko Gukaren aurtengo porra. Xuban Mendizabal (Atten Paellie) izan da bigarrena, eta Unai Moyua (Txiku Team) hirugarrena. Beste hamasei taldek ere jasoko dute saria. Sari banaketa etzi, asteartea (uztailaren 29a) izango da, Soreasu atarian, 19:00etan.

Wout Van Aerten (Team Visma-Lease a Bike) etapa garaipenarekin bukatu da gaur, Parisen, 2025eko Frantziako Tourra. Tadej Pogacarrek (UAE Team Emirates) laugarrenez irabazi du Tourra, eta Gukaren 25. Pourrak ere baditu irabazleak. Andoni Elduaienek (Andikaldekue taldearekin) irabazi du Tourreko Gukaren aurtengo porra. Xuban Mendizabal (Atten Paellie) izan da bigarrena, eta Unai Moyua (Txiku Team) hirugarrena.

Pourra'2025ek 300 apustu izan ditu, inoiz baino gehiago. Azken sailkapena Pourraren atalean ikus daiteke, osorik.

Sarituak eta sariak

Lehen hiru sari nagusiez gain, beste hamasei sari ere banatu ditu Gukaren Pourrak aurten. Hona hemen saritu guztien zerrenda, bakoitzari egokitu zaion sariarekin:

  • 1.goak: 1.800 euro, Andikaldekue, Andoni Elduaien.
  • 2.goak: 1.200 euro, Atten Paellie, Xuban Mendizabal.
  • 3.goak: 600 euro, Txiku Team, Unai Moyua.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Etapa Ehiztaria, Iñaki Iturralde.
  • 5.goak: Bi lagunentzako afaria Bixker erretegian, Nico 10 Millones, Mikel Aizpuru.
  • 10.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Kukubiltxo, Unai Juaristi.
  • 13.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan, Intza eta Oinatz, Jon ibarguren.
  • 20.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan, El Pequeño Príncipe, Julen Ansoalde.
  • 34.goak: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri, TX, Iñigo Korta.
  • 50.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Hammer 69, Mario Zubizarreta.
  • 69.goak: Erreka Bike-n oparia, Miguelito96, Gorka Aramendi.
  • 100.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria, Jontxipa, Jon Iparragirre.
  • 111.goak: Igerilekurako bonu bat, Patata, Aritz Azkue.
  • 125.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Akerrak 3, Jagoba Beobide.
  • 140.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Lekuetxe, Oinatz Lekuona eta Naiara Etxeberria.
  • 160.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria, Tropezon, Iñaki Korta.
  • 185.goak: Igerilekurako bonu bat, Aitor-Miguel, Miguel Maldonado.
  • 210.goak: Ziklos Beniren oparia, Reflex, Jose Angel Arzuaga.
  • 299.goak: Tiobiboetarako txartelak, Landakanda Warriors, Mario Zubizarreta.

Sari banaketan aldaketa

Pourraren sari banaketa egunez, tokiz eta orduz aldatu du aurten Gukak. San Inazio bezperan 20:00etan Erdikaleko tonbolan egin beharrean, etzi, uztailaren 29an, asteartea, banatuko ditu sariak, 19:00etan, bere Azpeitiko egoitzaren aurrean; Soreasuko Dinamoaren eraikinaren atarian, alegia.

Saria irabazi dutenak (edo horien ordezkariren bat) ekitaldira joan beharko dira, bakoitzari dagokion saria jasotzera. Joan ezin dutenek, aurrez jakinarazi beharko diote Gukari; bestela, saririk ezingo dute jaso sari banaketaren ondoren.

Talde ideala eta txirrindularien puntuak

2025eko Pourran txirrindulari bakoitzak lortu duen puntu kopurua ikus dezakezue hementxe bertan.

Horren arabera, aurtengo talde idealak 2.643,30 puntu lortuko zituzkeen, iazkoak baino 4,35 gutxiago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide