Santio eguna eta ondorengo asteburua ondo zukututa, indarrak berreskuratzeko pare bat egun hartu, eta berriro festan murgiltzeko prest daude Azpeitian. Gaur Barraka Eguna izan dute haurrek eta gaztetxoek, eta bihar eguerdian arroxaz jantziko da beste behin herriko plaza: txupinazoa bota orduko hasiko dira ofizialki saninazioak.
Jaiak kaleko ekitaldi guztiek osatzen dituztela, eta horietaz gozatzeko eta ondo pasatzeko aukera herritar guztiena dela azpimarratu zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola Festa batzordeburuak festen aurkezpenean, jaien antolaketan jarduten duten herritar eta eragile denei nahiz festak ospatzeko lanean aritzen direnei eskerrak emanez.
Ospatzeko, gozatzeko eta aldarrikatzeko lau egun izango dituzte azpeitiarrek bihartik zapatura bitartean, lehendabiziko hirurak egitarau bete-betearekin, eta agurrekoa ez hainbeste: aurten festak ez dira abuztuaren 2ko goizean bukatuko, arratsalde horretan egingo dutelako aurtengo hirugarren eta azken zezenketa. Zezenek eta ekitaldi erlijioso-instituzionalek ez dute hutsik egingo, horien kontrako edota aurreko protestek eta aldarrikapenek ere ez, ezta Haujijijairen eskaintzak eta kontzertuek ere: Puro Relajo, Zea Mays, Rodeo eta Tatxers, besteak beste, Azpeitian ariko dira datozen egunetan, batzuk plazan eta besteak txosnagunean.
Egitaraua
Hona hemen, 2025eko San Inazio jaien egitarau osoa.
Bihar, asteazkena. San Inazio bezpera
- 11:00. Hamaiketakoa, plazan.
- 12:00. Txupinazoa eta Marea Arroxa.
- Ondoren, Udal Musika Bandaren, Izarraitz txistulari taldearen, Arrasateko gaiteroen nahiz erraldoien zein buruhandien kalejira.
- Gero, Skapaie elektrotxarangaren emanaldia.
- 15:00. Herri bazkaria, plazan.
- 17:00. Txosnagunearen irekiera eta jolasak.
- 17:30. Bigantxak (Lopene ganadutegia), Done Jakuen.
- 18:30. Frontoi Txiki Fest, Done Jakuen, Cold Revenge, Jipoituak, Yakovlev42 eta Inguma taldeekin.
- 19:00. Jon DJa, Olazko Andre Mariaren plazan.
- 19:00. Meza eta bederatziurrena, Loiolako basilikan.
- Ordu berean, Los Incansables txaranga.
- 20:00. Etxera jantokiaren irekiera, Azoka Plazan.
- 20:00. 3Indarrok elektrotxaranga kalez kale.
- 21:30. Debrass Bandaren kontzertua, txosnagunean.
- 22:00. Elepunto DJa, Olazko Andre Mariaren plazan.
- 22:30. Puro Relajo taldea, plazan.
- 23:00. Su artifizialak, Pirotecnia Zaragozanaren eskutik, Izarraizko Atean.
- 23:30. Balantza taldearekin erromeria, txosnagunean.
Etzi, osteguna. San Inazio eguna
- 09:30. Goiz eresia, Udal Musika Bandaren, Arrasateko gaiteroen eta Izarraitz txistulari taldearen eskutik.
- 10:10. Udal ordezkariak korporazioan joango dira Soreasuko Sebastian Donearen parrokiara.
- 10:30. Prozesioa, Alde Zaharrean.
- 11:00. Meza, parrokian, Fernando Prado Donostiako gotzainak gidatuta.
- 12:30. Gauerdi txaranga, kalez kale.
- 12:30. Arratsalderako zezenen aukeraketa, zezen plazan.
- 12:30. Bigantxak (Arno ganadutegia), Done Jakue kalean.
- 13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean.
- 17:30. Bigantxak (Arno ganadutegia), Done Jakue kalean.
- 17:30. Azken fakirra ikuskizuna, Olazko Andre Mariaren plazan.
- 17:30. Zezenketen kontrako elkarretaratzea, zezen plaza aurrean.
- 18:30. Zezenketa. Toreatzaileak: Morante de la Puebla, Daniel Luque eta Juan Ortega. Ganadutegia: Loreto Charro.
- 18:30. Ultraeskuinaren eta ideia faxisten aurkako elkarretaratzea, plazan.
- 19:00. Oria txaranga, Landetatik abiatuta.
- 19:00. Flamenko poteoa Burrumba taldearekin, Alde Zaharrean.
- 19:00. Desbiatuen kuirropoteoa, plazatik abiatuta.
- 20:00. Etxera jantokiaren irekiera, Azoka Plazan.
- 20:30. Parrillada, plazan.
- 21:30. Esku pilota jaialdia, Izarraitz pilotalekuan: Julen Egiguren-Erostarbe vs Unai Alberdi-Ugartemendia; Altuna-Rezusta vs Peña-Mariezkurrena.
- 22:00. Aurrez Aurreren kontzertua, txosnagunean.
- 23:00. Su artifizialak, Pirotecnia Zaragozanaren eskutik, Izarraizko Atean.
- 23:30. Zea Maysen kontzertua, plazan.
- 01:00. Iltzeren kontzertua, txosnagunean.
- 02:30. Ukabilen kontzertua, txosnagunean.
Abuztuak 1, ostirala. San Inazio bigarrena
- 10:00. Goiz eresia, Izarraitz txistulari taldearen, Udal Musika Bandaren eta Arrasateko gaiteroen eskutik.
- 10:30. Herriko agintariek ongietorria egingo diete Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko zein Batzar Nagusietako ordezkariei, Loiolan.
- 10:30. Mendietan zentral eolikorik ez! leloarekin elkarretaratzea, Loiolan.
- 11:00. Meza, Loiolako basilikan, Fernando Prado Donostiako gotzainak gidatuta.
- 11:00. 14. Bakailao Txapelketa, plazan.
- 12:30. Arratsalderako zezenen aukeraketa, zezen plazan.
- 15:00. Bakailao jana, Azoka Plazan.
- 17:00. Apar festa, Balentina Agirre plazatxoan.
- 17:30. Bigantxak (Lopene ganadutegia), Done Jakue kalean.
- 17:30. Zezenketen kontrako elkarretaratzea, zezen plaza aurrean.
- 18:00. Kuadrillen arteko olinpiadak, Alde Zaharrean.
- 18:30. Zezenketa. Toreatzaileak: Damian Castaño, Morenito de Aranda eta Jose Fernando Molina. Ganadutegia: Ana Romero.
- Ordu berean, Los Pasai txaranga, kalez kale.
- 19:00. Zesta punta jaialdia, Izarraitz pilotalekuan: Elaia-Eneritz vs Helena-Frida; Erkiaga-Lekerika vs Barandika-Lopez.
- 20:00. Etxera jantokiaren irekiera, Azoka Plazan.
- 22:00. Rodeoren kontzertua, txosnagunean.
- 22:00. Muxutruk taldearekin erromeria, Olazko Andre Mariaren plazan.
- 23:30. Brigade Locoren kontzertua, plazan.
- 01:00. Sedientos de Cumbia taldearen kontzertua, txosnagunean.
- 02:30. Tatxers taldearen kontzertua, txosnagunean.
Abuztuak 2, larunbata. San Inazio hirugarrena
- 06:00. Incansables txaranga, kalez kale.
- 07:00. Bigantxak (Marques de Saka ganadutegia), Done Jakue kalean.
- 12:30. Arratsalderako zezenen aurkeraketa, zezen plazan.
- 17:30. Zezenketen kontrako elkarretaratzea, zezen plaza aurrean.
- 18:30. Zezenketa. Toreatzaileak: Paco Ureña, Emilio de Justo eta Borja Jimenez. Ganadutegia: Murteira Grave.
- 19:00. Jainekin txaranga, kalez kale.