Goizean zirudienaren kontrara, saninazioei hasierako txupinazoa baino minutu batzuk lehenago menia eman du euriak. Eguraldiak bazekien, nonbait, 12:00etan bota behar zutela festen haiserako txupinazoa, eta plaza jendez bete da atertu orduko. Arroxa kolorea izan da nagusi beste urte batez plazan, heldu, gazte eta haur batu baitira Marea Arroxaren jaira.
Kepa Susperregi Azpeitiko erretore ohiak bota du aurtengo jaien hasierako suziria. Urduri baina pozik zegoen apaiza, herritarrek aukeratu baitute zeregin horretarako. Txupinazoa bota aurretik bertso bat kantatu du hark udaletxeko balkoitik, eta herritarrek txaloz hartu dute. Hala zioen haren bertsoak: "Plaza Nagusian elkarturik/ festari hasiera emanez/ egun osoa daramakigu/ zorion agurrak entzunez/ etxeko, ezagun eta lagunak/ gertu ditugu, zorionez/ besarkada bat guztiontzat-ta/ eskerrik asko, bihotzez!/ Saninaziyuek ondo pasa/ jaietan goza, bizipozez". Gero hitz batzuk izan ditu plazan elkartutakoentzat, eta "aupa Azpeitia eta azpeitiarrak" esanez amaitu du hitzartzea.
Nagore Alkorta alkateak hartu du hitza segidan, eta hark gogoan izan ditu, besteren artean, "festarako gogorik ez dutenak, falta direnak, Zizur Nagusian hildako emakumea, palestinarrak eta festak posible egiten dituztenak". Azpeitia herri festazalea zergatik den erakusteko ere eskatu du hark, festa herritar denena dela argi lagata.
Suziria 12:00ak puntu-puntuan bota du Susperregik, eta beraz, ondo bedeinkatuta hasi dira aurtengo saninazioak; euria hasi du, gainera, minutua pasatzerako. Herritarren txalo, algara, aterki eta aldarrikapenen artean –pare bat pankarta zabaldu dituzte herritarrek plazan, Zezenketatik ez! eta Beste erailketa matxista bat Euskal Herrian ziotenak–, Udal Musika Bandak eta Skapaie elektrotxarangak Marea Arroxa abestia jo dute, kioskora igota ziren lagunen ahotsez lagunduta.
Ohikoa denez, suzirien ostean, musika bandak, Izarraitz txistulari taldeak, Arrasateko gaiteroek nahiz erraldoiek eta buruhandiek kalejira egin dute. Segidan hasi da Skapaie elektrotxarangaren emanaldia.
Hiru eguneko festak hasi dira, beraz, eta herritarrek izango dute zer egin eta zertaz goza datozen orduetan. Gaur bertan askotariko ekintzak izango dira, hala nola herri bazkaria, txosnagunearen irekiera eta jolasak, bigantxak, meza, su artifizialak nahiz kontzertuak.
Hona hemen datozen egunetako egitaraua:
Gaur, San Inazio bezpera
- 15:00. Herri bazkaria, plazan.
- Ondoren, Palestinarekiko elkartasunez argazkia.
- 17:00. Txosnagunearen irekiera eta jolasak.
- 17:30. Bigantxak (Lopene ganadutegia), Done Jakuen.
- 18:30. Frontoi Txiki Fest, Done Jakuen, Cold Revenge, Jipoituak, Yakovlev42 eta Inguma taldeekin.
- 19:00. Jon DJa, Olazko Andre Mariaren plazan.
- 19:00. Meza eta bederatziurrena, Loiolako basilikan.
- Ordu berean, Los Incansables txaranga.
- 20:00. Etxera jantokiaren irekiera, Azoka Plazan.
- 20:00. 3Indarrok elektrotxaranga kalez kale.
- 21:30. Debrass Band-en kontzertua, txosnagunean.
- 22:00. Elepunto DJa, Olazko Andre Mariaren plazan.
- 22:30. Puro Relajo taldea, plazan.
- 23:00. Su artifizialak, Pirotecnia Zaragozanaren eskutik, Izarraizko Atean.
- 23:30. Balantza taldearekin erromeria, txosnagunean.
Bihar, San Inazio eguna
- 09:30. Goiz eresia, Udal Musika Bandaren, Arrasateko gaiteroen eta Izarraitz txistulari taldearen eskutik.
- 10:10. Udal ordezkariak korporazioan joango dira Soreasuko Sebastian Donearen parrokiara.
- 10:30. Prozesioa, Alde Zaharrean.
- 11:00. Meza, parrokian, Fernando Prado Donostiako gotzainak gidatuta.
- 12:30. Gauerdi txaranga, kalez kale.
- 12:30. Arratsalderako zezenen aukeraketa, zezen plazan.
- 12:30. Bigantxak (Arno ganadutegia), Done Jakue kalean.
- 13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean.
- 17:30. Bigantxak (Arno ganadutegia), Done Jakue kalean.
- 17:30. Azken fakirra ikuskizuna, Olazko Andre Mariaren plazan.
- 17:30. Zezenketen kontrako elkarretaratzea, zezen plaza aurrean.
- 18:30. Zezenketa. Toreatzaileak: Morante de la Puebla, Daniel Luque eta Juan Ortega. Ganadutegia: Loreto Charro.
- 18:30. Ultraeskuinaren eta ideia faxisten aurkako elkarretaratzea, plazan.
- 19:00. Oria txaranga, Landetatik abiatuta.
- 19:00. Flamenko poteoa Burrumba taldearekin, Alde Zaharrean.
- 19:00. Desbiatuen kuirropoteoa, plazatik abiatuta.
- 20:00. Etxera jantokiaren irekiera, Azoka Plazan.
- 20:30. Parrillada, plazan.
- 21:30. Esku pilota jaialdia, Izarraitz pilotalekuan: Julen Egiguren-Erostarbe vs Unai Alberdi-Ugartemendia; Altuna-Rezusta vs Peña-Mariezkurrena.
- 22:00. Aurrez Aurreren kontzertua, txosnagunean.
- 23:00. Su artifizialak, Pirotecnia Zaragozanaren eskutik, Izarraizko Atean.
- 23:30. Zea Maysen kontzertua, plazan.
- 01:00. Iltzeren kontzertua, txosnagunean.
- 02:30. Ukabilen kontzertua, txosnagunean.
Etzi, San Inazio bigarrena
- 10:00. Goiz eresia, Izarraitz txistulari taldearen, Udal Musika Bandaren eta Arrasateko gaiteroen eskutik.
- 10:30. Herriko agintariek ongietorria egingo diete Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko zein Batzar Nagusietako ordezkariei, Loiolan.
- 10:30. Mendietan zentral eolikorik ez! leloarekin elkarretaratzea, Loiolan.
- 11:00. Meza, Loiolako basilikan, Fernando Prado Donostiako gotzainak gidatuta.
- 11:00. 14. Bakailao Txapelketa, plazan.
- 12:30. Arratsalderako zezenen aukeraketa, zezen plazan.
- 15:00. Bakailao jana, Azoka Plazan.
- 17:00. Apar festa, Balentina Agirre plazatxoan.
- 17:30. Bigantxak (Lopene ganadutegia), Done Jakue kalean.
- 17:30. Zezenketen kontrako elkarretaratzea, zezen plaza aurrean.
- 18:00. Kuadrillen arteko olinpiadak, Alde Zaharrean.
- 18:30. Zezenketa. Toreatzaileak: Damian Castaño, Morenito de Aranda eta Jose Fernando Molina. Ganadutegia: Ana Romero.
- Ordu berean, Los Pasai txaranga, kalez kale.
- 19:00. Zesta punta jaialdia, Izarraitz pilotalekuan: Elaia-Eneritz vs Helena-Frida; Erkiaga-Lekerika vs Barandika-Lopez.
- 20:00. Etxera jantokiaren irekiera, Azoka Plazan.
- 22:00. Rodeoren kontzertua, txosnagunean.
- 22:00. Muxutruk taldearekin erromeria, Olazko Andre Mariaren plazan.
- 23:30. Brigade Locoren kontzertua, plazan.
- 01:00. Sedientos de Cumbia taldearen kontzertua, txosnagunean.
- 02:30. Tatxers taldearen kontzertua, txosnagunean.
Abuztuak 2, larunbata, San Inazio hirugarrena
- 06:00. Incansables txaranga, kalez kale.
- 07:00. Bigantxak (Marques de Saka ganadutegia), Done Jakue kalean.
- 12:30. Arratsalderako zezenen aurkeraketa, zezen plazan.
- 17:30. Zezenketen kontrako elkarretaratzea, zezen plaza aurrean.
- 18:30. Zezenketa. Toreatzaileak: Paco Ureña, Tomas Rufo eta Borja Jimenez. Ganadutegia: Murteira Grave.
- 19:00. Jainekin txaranga, kalez kale.
(Argazkiak: Urtzi Oteiza)