Kanpai hotsak eta testigantzak, tropa frankistak iritsi ziren eguna gogoan

Maialen Etxaniz 2025ko ira. 19a, 19:00

1936ko irailaren 19an, gaurko egunez duela 89 urte, Francoren tropak Azpeitira iristear zeuden. Egun hura gogoan, udaletxeko kanpaiak jo dituzte gaur eguerdian. Irailaren 19 hartan bizitakoa kontatu zuten zenbait herritarren adierazpenak berreskuratu ditu Gukak, Ahotsak proiektutik. 

1936ko irailaren 19an, gaurko egunez duela 89 urte, Francoren tropak Azpeitira iristear zeuden. Hiru mila inguru azpeitiarrek alde egin zuten herritik, tropa frankistetatik ihesi. Horietako asko 15:00etako Urolako Trenean. Azpeitiko Udalak Memoriaren Egun gisa du izendatuta gaurko eguna, eta azken urteetan egin bezala, udaletxeko kanpaiak bost minutuz joarazi dituzte eguerdiko 15:00etan.

Egun hura lehen pertsonan bizi eta kontatu zuten zenbait herritarrek Ahotsak proiekturako, eta memoria ariketa eginez, horiek berreskuratu ditu Gukak.  

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide