Aurreiritziez mintzo da Euskara Mahaiaren esketx berria

Maddi Txintxurreta 2025ko urr. 16a, 10:14

Herritarren hizkuntza portaeran eragitea helburu duen urriko bideo sortako bigarrena kaleratu du Euskara Mahaiak. Aurreiritzien absurdoaz mintzo da bideo berria. 

Hizkuntza erabilerarekin lotuta Azpeitian ohikoak diren edo izan daitezkeen portaeraren inguruko zortzi esketx landu ditu Euskara Mahaiak. Ekainean lau zabaldu zituen, eta beste hainbeste argitaratuko ditu urriko asteazkenetan. Bigarren bideo sortako lehena pasa den astean argitaratu zuen, eta atzo zabaldu zuen bideo berria: Denok euskaraz, denok pareko izenekoa. Aurreiritziek eragin ditzaketen hizkuntz portaera absurdoez mintzo da Euskara Mahaiaren bideo berria.

Esketxen sorkuntzan Erika Olaizola eta Xanti Agirrezabala aritu dira zuzendari lanetan, eta aktore gisa jardun dute Mireia Galarzak, Ekain Ibargurenek, Alejandra Zabaletak, Gurutze Eizmendik, Iñigo Agirrek eta June Urainek, baita herriko zenbait gaztetxok ere. Arlo teknikoaz eta muntaiaz Kulturaz kooperatiba arduratu da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide