Hizkuntza erabilerarekin lotuta Azpeitian ohikoak diren edo izan daitezkeen zortzi portaeraren inguruko esketxak sortu ditu Euskara Mahaiak. Maiatzaren 22an argitaratu zuten lehenengo bideoa, eta hurrengo egunean bigarrena. Joan den ostegunean maiatzaren 29an zabaldu zuten hirugarren bideoa, eta hilaren 30ean laugarrena. Hurrengo lauak udazkenerako utzi dituzte.
Herriko antzerkigileak dira bideoetako protagonistak, eta Udalak azaldu zuenez, "eguneroko egoeretan sortzen diren hizkuntza portaerak" dira esketxen ardatza. Horien bidez, portaeron gainean "hausnartzea eta aldaketa eragitea" nahi du Euskara Mahaiak.