Aurtengoan ere trikitilari oldea batu du Trikigiro Egunak

Usua Garin eta Aitziber Arzallus 2025ko urr. 25a, 16:40

Haur, gazte eta heldu, 200dik gora trikitilari elkartu zituen atzo Azpeitian  Trikigiro Egunak, gehienak eskualdekoak, baina baita handik kanpokoak ere. Egun "polita" eta "desberdina" izaten dela adierazi zuten parte hartzaileek, eta "komunitatea egiteko" balio duela antolatzaileek.

Haur, gazte eta heldu, 200dik gora trikitilari batu zituen atzo Trikigiro Egunak Azpeitian; gehientsuenak Urola Kostakoak, baina baita handik kanpokoak ere. Atzo Azpeitian ziren trikitilarietako askok urteak daramatzate Trikigiro Egunean parte hartzen; urteroko zita dutela adierazi zioten Gukari, eta baita egun "polita" eta ostiral iluntze "desberdina" izaten dela ere. Gaztetxoenei emozioa zerien, eta Haritz Garmendia Trikigiro Elkarteko kideak esandakoaren aranera, "komunitatea egiteko" balio izaten du hitzorduak.  

Erlazionatuak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide