Azaroaren 25a

Indarkeria matxistaren aurrean asteartean kaleak hartzeko dei egin dute Feministen Sareak eta Itaiak

Maddi Txintxurreta 2025eko azaroaren 21a

Azpeitiko Feministen Sareak deitutako mobilizazio baten artxiboko irudia. (Maialen Etxaniz)

Feministen Sarea 18:30ean mobilizatuko da epaitegien aurrean, eta Itaia 19:00etan plazan. 

Asteartean, azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da, eta egun horretarako mobilizazioak deitu dituzte Azpeitiko Feministen Sareak nahiz Itaia antolakundeak.

Euskal Herriko mugimendu feministak egindako deialdi orokorrarekin bat egin du Feministen Sareak, eta aurtengoan, egunerokoan ikus daitezkeen indarkeria matxistak sostengatzen dituzten "konplizitate sareak eta anaidiak" salatuko ditu. Hala, Konplizitate sareen aurrean, erresistentzia feminista leloa erabiliko du 18:30ean epaitegiaren aurrean egingo duen mobilizazioan.

Itaiak, bestalde, Indarkeria matxistaren aurrean kaleak hartu leloa ozenduko du azaroaren 25ean. Antolakunde horrek manifestazioa egingo du 19:00etan plazatik hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide