Bihar da Azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna. Mobilizazioz betetako eguna izango da biharkoa eta, besteak beste, Urola Erdiko Itaiak deitu ditu bereak. Baina Azaroaren 25ean mobilizatzearen arrazoiak eta garrantzia azpimarratzeko zenbait ekintza gauzatu ditu biharkoaren atarian emakumeen antolakunde sozialistak, eta horietako bat izan da herenegun Azpeitian eman zuten hitzaldia.
Baigera I-eko aretoa jendez beteta zela egin zuten solasaldi horretan, "faxismoaren eta matxismoaren aurrean kaleak hartzearen garrantziaz" aritu ziren Itaiakoak. Izan ere, antolakunde horren arabera, "matxismoa ukatzen eta normalizatzen ari den honetan, beharrezkoa da faxismoaren eta matxismoaren aurkako borroka kalean indartzea". Horretara deitu dituzte herritarrak, hain zuzen, biharko.
(Argazkia: Urola Erdiko Itaia)