Aurten 50 urte dira Lagun Onaken gizonen lehen taldea aurreneko aldiz Espainiako Hirugarren Mailara igo zela, eta atzo, talde hartako jokalariak omendu zituzten Garmendipen, Lagun Onaken eta Aretxabaletaren arteko partidaren aurretik. Atzoko eguna aukeratu zuten horretarako, duela 50 urte ere Aretxabaletaren aurka jokatu zutelako mailaz igotzeko finalaurreko partida. Protagonistek gogoan dutenez, emozioz beteriko eguna izan zen hura, eta halaxe izan zen atzokoa ere.
Gaur egungo Lagun Onakeko mutilak ere gustura gelditu ziren atzo, izan ere omenaldi ekitaldiaren osteko neurketan 2-0 irabazi baitzioten Aretxabaletari. Golak Jakes Aranbarrik eta Jon Galarzak sartu zituzten.