Helduen lekukoa hartuta, umeek bete dituzte Alde Zaharreko kaleak gaur eguerdian. Arana kaletik eta Artzubia hiribidetik irten dira parte hartu duten 500 haur baino gehiago, ohi bezala, hamar taldetan banatuta: Ikasberriko Gipuzkoako tertzioak, Iraurgiko mikeleteak, Izarraizpeko napoleoi urdinak, Juan Antxieta musika eskola, Izarraizpeko Bizkaiko tertzioak, Itsasi taldea, Iraurgiko ezpatadunak, Ikasberriko sukaldariak, Izarraizpeko napoleoi gorriak eta Iraurgiko Zumalakarregi taldea.
Kale bazterretan, berriz, dozenaka ikusle bildu dira, bai danborjoleak eta bai aurtengo karroza ikusteko prest. Zehazki, Urola trenari eskainitakoa izan da aurtengoa, Arte eta Diseinu Ikastegiko irakasleek egina. Alde Zaharreko kaleak igarota, plazan elkartu dira talde guztiak eta karroza, eta helduen pare, danborradako piezak joaz eman diote amaiera hitzorduari. Iluntzean izango da sansebastianetako azken hitzordua, hain zuzen, Bandera jaitsierako danborrada.