Momentu eta irudi bereziak utzi zituen 2026ko San Sebastian bezperako helduen danborradak, eta horietako hainbat bildu zituen Gukak zuzeneko saio berezian. Kaleko irudiak eskaini zituen 22:00etatik aurrera, eta 23:15ean hasi zen udaletxetik egindako saio berezia.
Nerea Arakistain eta Iñaki Odriozola kazetariek gidatu zuten saioa, eta hainbat herritarren bisita jaso zuten, tartean, 50 urte bete dituen Irrintzi elkarteko kideena eta aurten aurrenekoz danborradan parte hartu duten Iturri eta Vivero elkartekoena. Urolako trenari eskainitako karrozaren egileak ere gonbidatu zituzten saiora.
Maialen Etxaniz kazetariak, bestalde, danbor-joleen adierazpenak bildu zituen plazatik bertatik. Hemen duzue saioa, oso-osorik ikusgai. (Udaletxeko zuzenekoa 01:15:00 aldera)