Ines Kortak 100 urte bete ditu

Mailo Oiarzabal 2026ko urtarrilaren 21a

Ines Korta, udalaren oroigarria eskuetan duela, alkatearen ondoan eta etxekoek inguratuta. (Azpeitiko Udala)

Udalaren aitortza eta oroigarria jaso ditu Aldagoiti dendakoak hainbeste urtez bere lantokia izan den saltokian bertan, Nagore Alkorta alkatearen eskutik eta etxekoez inguraturik.

100 urte bete ditu gaur, urtarrilaren 21ean, Ines Kortak, eta merezi moduan ari da ospatzen mendeurrena Aldagoiti dendakoa.

Besteak beste, eta erakundeak 100 urte betetzen dituzten herritar guztiekin egin ohi duenez, Azpeitiko Udalaren aitortza eta oroigarria jaso ditu Kortak, hainbeste urtez bere lantokia izan den familiaren saltokian bertan, Nagore Alkorta alkatearen eskutik eta etxekoez inguraturik. Lore sorta eta egurrean tailatutako irudia jaso ditu Kortak; beren denda eta Plaza Txikia daude tailuan irudikatuta.

2026a hasi denetik 21 egun besterik ez dira joan, eta hiru herritarrek bete dituzte 100 urte Azpeitian urte berrian; emakumeak denak, eta bost egunen tartean jaiotakoak: gaurko egunez Ines Kortak, urtarrilaren 17an Josefa Lazkanok, eta urtarrilaren 18an Teresa Alberdik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide