Mozorrotuta atera ziren atzo, Ostegun Gizenean, Udal Musika Bandako, Banda Gazteako eta Kantujira taldekoak kalera. Musikariek 19:00etan irten zuten Perez Arregi plazatik eta herriko plazan Kantujirakoekin elkartu ziren. Plazan, denek elkarrekin, karnabaletako hainbat kantu jo eta abestu zituzten. Segidan, kalejiran ibili ziren herriko kaleetan, hainbat txokotan geldialdiak eginez. Datozen festa egunetarako kalea girotu zuten, eta aurtengo karnabaletako lehen doinuak kaleratu zituzten.