Albistegia

Ezohiko eran, baina betiko umorearekin hasi da Astelehen Karnabala

Maialen Etxaniz-Aitziber Arzallus

Euria goian behean ari du goizetik, eta ondorioz Izarraitz pilotalekuan egin dute haurren mozorro desfilea 12:30ean hasita. Askotariko jantziak ikusi ahal izan dira bertan, tartean musika bandako kideena. Aurten, Azpeitiko pertsonaiak hartu dituzte mozorrorako gai. Eguraldi txarrari aurpegi ona jarri diote askok eta askok, eta hainbat kuadrilla eguerditik atera da kalera festaz gozatzera. Arratsaldean jarraituko du jaiak, eta izango da zertaz gozatua goizaldera arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide