M-17 greba orokorra

Gutxieneko soldata propioaren aldarria ozen entzun da arratsaldean ere

Urtzi Oteiza eta Iraia Oteiza 2026ko martxoaren 17a

Greba egunari amaiera emateko, bigarren manifestazioa egin dute arratsaldean Azpeitian, eta herriko kaleak zeharkatu dituzte gutxieneko soldata propioa eskatuz. Ehunka herritarrek bat egin dute deialdiarekin. 

Ehunka herritar elkartu dira arratsaldean herriko plazan, eta eguneko bigarren manifestazio jendetsua egin dute herriko kaleetan barrena. Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata Euskal Herrian erabakitzea eta soldata hori 1.500 eurokoa izatea ari dira eskatzen goizean goizetik Hego Euskal Herrian, eta Azpeitiak ere bat egin du greba deialdiarekin. Piketeak eta manifestazioa egin dituzte goizeko lehen orduetan, eta bigarren manifestazio batekin amaitu dute greba eguna herrian. 

Goizean bezalaxe, Hemen bizi, hemen erabaki. 1.500 euroko gutxieneko soldataren alde zihoen pankartaren atzean mobilizatu dira herritarrak, eta hasi duten lekuan amaitu dute protesta: herriko plazan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide