Elkartasuna, aldarriak eta jai giroa nagusi izan dira 'Eman ostikoa faxismoari' jardunaldian

Mailo Oiarzabal 2026ko apirilaren 12a

Ikasberri KErentzat izan zen txapela lagunarteko elkartasun futbol txapelketan. Mertxan txapelketan, berriz, Izar Salegik aurkeztutako diseinuarentzat izan da saria.

Eman ostikoa faxismoari leloarekin, lagunarteko elkartasun futbol txapelketa jokatu eta bazkari herrikoia egin zituzten atzo, Azpeitia Errepresioaren Aurka plataformak antolatuta.

Ikasberri KE-rentzat izan zen goizean kiroldegiko belar artifizialezko futbol zelaian jokatu zuten lagunartekoa. Lehen finalaurrekoa penalti jaurtiketekin erabki behar izan zuten: Galaktik areto futbol taldekoek zelaian ere ondo moldatzen direla erakutsi eta 0-2 aurreratu ziren, baina Ikasberrik berintzea lortu zuen, eta penaltietan gehiago asmatuta, baita finalera sailkatzea ere. Bigarren finalaurrekoan, berriz, Errezilek 2-0 hartu zuen mendean Zestoa. Eta finalean, emaitza berarekin (2-0) gainditu zuen Errezilgo taldea Ikasberrik.

Azoka Plazak hartu zuen futbol zelaiaren lekukoa gero, bazkari herrikoarekin. Futbol txapelketaren irabazleak ez ezik, plataformak antolatutako elkartasun mertxan txapelketaren irabazleak ere han jaso zuen aitortza,. Izar Salegiren diseinuak irabazi du txapelketa; hamalau diseinu aurkeztu dituzte guztira lehiaketara. Aukeratu duten irudia datozen egunetan jarriko dute eskuragarri Azpeitia Errepresioaren Aurka plataformakoek.

(Argazkiak: Azpeitia Errepresioaren Aurka eta Mailo OIarzabal)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide