Asteartean beteko dira bi urte Vox alderdi ultraeskuindarraren ordezkariak Azpeitian izan zirenetik, Eusko Legebeiltzarrerako hauteskunde kanpainaren barruan. Egun hartako protestaren zein iaz Gaztetxearen urteurrenean izandako istiluen harira auzipetutako 43 herritarrei babesa emateko sortu zuten 2025aren amaieran Azpeitia Errepresioaren Aurka Plataforma. Harrezkero hainbat ekimen egin ditu plataformak, eta Voxekoen etorreraren bigarren urtearen bueltan ere antolatu du beste bat, biharko.
Eman ostikoa faxismoari leloarekin, futbol txapelketa antolatu dute Urola bailarako lau talderekin, eta bazkari herrikoiarekin osatuko dute jardunaldia; bazkari horretan, gainera, elkartasun mertxan txapelketaren irabazlearen berrie emango dute antolatzaileek.
Bihar 11:00etan hasiko da elkartasun futbol txapelketa kiroldegiko futbol zelaian. Azpeitiko bi talde lehiatuko dira ehen finalaurrekoan, Ikasberri KE eta Galaktik AFT; eta bigarrenean (11:50), Zestoa KB eta Errezil FT. Finala, berriz, 12:45ean izango da. Neurketa guztiak hiru ordu laurdenekoak izango dira.
Futbol zelaitik Azoka Plazara igaroko dira Eman ostikoa faxismoari jardunaldiko ekintzak, han egingo baitute bazkaria, 14:30ean.