Albistegia

Festa giroan ospatu dute Eskola Kirolaren ikasturte bukaera

Urtzi Oteiza 2026ko maiatzaren 23a

Eskola Kirol Festa izan dute gaur goizean Garmendipeko kirolgunean LH1etik LH6ra bitarteko ikasleek. Kirolarekin eta jolasarekin lotutako hamahiru txoko prestatu dituzte eta haietan ibiltzeko aukera izan dute kirolari gazteek, besteak beste, padlelean, paratxutean, zaku lasterketan, espartan, futbolean edota eskaladan. Festarekin bukatu dute multikirolaren ikasturtea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide