Mantangorri auzora jaitsita, atzo, ostiralez, ofizialki murgildu zen Azpeitiko Sanjuandegi auzoa festetan. Auzoko ikurra bilakatu den Mantangorri 19:00etan jaitsi zuten Jose Antonio Agirre plazako balkoi batetik behera, Leire Betegi auzotarrak pregoia irakurri eta festak ondo, errespetuz eta aniztasunean igarotzeko mezua eman ostean. Urtero bezala, jendetza elkartu zen ekitaldian, eta kamiseta gorriak eta Mantangorriren irudiak izan ziren nagusi. Ondoren, trikitilariak, erraldoiak eta buruhandiak ibili ziren auzoan barrena giroa alaitzen.
Festak ez ezik, aldarrikapenak ere izan zuen lekua atzoko ekitaldian. Izan ere, XJ Auzolanean festa batzordeak gogoan izan zuen jaien hasierako ekitaldian munduko egoera soziopolitikoa, eta hori horrela, Palestinari babesa adierazteko mobilizazioa egin zuten 18:45ean hasita.
Mantangorriren jaitsieran hartutako irudiekin osatutako bideoa da hau. Horrez gain, Leire Betegi pregoilariarekin, Nora Aizpuru XJ Auzolanean batzordeko kidearekin eta zenbait auzotarrekin hitz egin du Gukak.