Jai giro beroa izan dute asteburuan Urrestillan, eta sanjoanetako festa egun potoloetarako ere beroa iragarri dute eguraldian adituek; beraz, itzalpetik ibili eta gorputza ondo hidratatu beharko da festan ibiltzeko. Atzo gaueko kontzertuetan ere tenperaturak goian izan ziren Urrestillan, baina jende asko batu zen Naizena, Modus Operandi eta Fury DJaren kontzertuetara.
Kirola eta musika izan dira San Joan aurreko asteburuan Urrestillan, baina gaur atsedena hartuko dute, bihar, berriro Urrestillako Festa Batzordeak antolatutako ekitaldiei heltzeko. BIharko Loretora mendi buelta, trikitilariak eta Gukaren haurrentzako txokoa antolatu dituzte. Asteartean hasiko dituzte ofizialki sanjoanak, pregoia irakurrita eta txupinazoa botata.
Hona hemen datozen egunetarako Urrestillan prestatu duten egitaraua:
Bihar, astelehena
- 10:00. Loretoko mendi buelta, eta goian trikitilariak alaituta.
- 17:30. Gukarekin umeen txokoa.
Ekainak 23, asteartea. San Joan bezpera
- 21:00. Pregoia eta festen hasierako suziria.
- Ondoren, herri afaria.
- 00:00. San Joan zuhaitza sartzea.
- 00:30. San Joan sua piztu eta suaren inguruan dantzaldia.
- Jarraian, Laket taldearekin erromeria.
Ekainak 24, asteazkena. San Joan eguna
- 11:00. Trikitilari gazteen kalejira, buruhandiekin eta erraldoiekin.
- 11:45. Azpeitiko Udal Musika Banda.
- 12:00. Meza nagusia.
- 13:00. Buruhandiak.
- 20:00. Kontzertuak: Aiama, Fan&Go eta Indate DJa.
Ekainak 25, osteguna. San Joan Txiki Eguna
- 12:30. Sagardoa.
- 14:00-14:45. Mus txapelketarako izen ematea.
- 15:15. Mus txapelketa.
- 16:00. Puzgarriak.
- 17:30. Haurren merienda.
Ekainak 26, ostirala, San Joan Hirugarrena
- 17:00. Umeentzako jolasak.
- 18:30. Patata tortilla lehiaketa.
- Ondoren, zuhaitzaren entierroa.
(Argazkiak: Mailo Oiarzabal)