Gukaren 26. Pourrak 309 apustu ditu, inoiz baino gehiago

Erredakzioa 2026ko uztailaren 4a

Irabazleak 1.854 euro irabaziko ditu, bigarrenak 1.236 euro eta hirugarrenak 618 euro. Horiez gain, 4., 5., 10, 13., 20., 30., 50., 69., 100., 111, 125., 140., 160., 185., 210. eta 308. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten. Uztailaren 29an banatuko ditu aurten sariak Gukak, Soreasu atarian.

Pourraren hogeita seigarren aldia antolatu du Gukak, eta inoiz baino apustu gehiago izango ditu jokoak aurten: 309. Gaur, uztailaren 4an, hasiko da 2026ko Frantziako Tourra Bartzelonan, eta uztailaren 26an bukatuko da Parisen; orduan amaituko da Pourra ere.

Informazio gehiago

Banatuko diren sariak, sailkapenak eta abar jarraitzeko, gogoratu, Pourra'26ren helbidea: https://azpeitiaguka.eus/pourra/2026.

Sariak

Irabazleak 1.854 euro irabaziko ditu, bigarrenak 1.236 euro eta hirugarrenak 618 euro. Horiez gain, 4., 5., 10, 13., 20., 30., 50., 69., 100., 111, 125., 140., 160., 185., 210. eta 308. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Hau da aurtengo sarien zerrenda:

  • 1.goak: 1.854 euro.
  • 2.goak: 1.236 euro.
  • 3.goak: 618 euro.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean.
  • 5.goak: Zelai talasoterapian bi lagunentzako zirkuitua.
  • 10.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean.
  • 13.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan.
  • 20.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan.
  • 30.goak: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri.
  • 50.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat.
  • 69.goak: Erreka Bike-n oparia.
  • 100.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria.
  • 111.goak: Igerilekurako bonu bat.
  • 125.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat.
  • 140.goak: Aitzaki Kirolaken oparia.
  • 160.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria.
  • 185.goak: Igerilekurako bonu bat.
  • 210.goak: Ziklos Beniren oparia.
  • 308.goak: Tiobiboetarako txartelak.

Sari banaketa, uztailaren 29an

Iaz bezala, saninazioen atarian banatuko ditu aurten ere Gukak Pourraren sariak, uztailaren 29an, asteazkenarekin.

19:00etan, Gukaren Azpeitiko egoitzaren aurrean izango da sariak emateko ekitaldia, Soreasuko Dinamoaren eraikinaren atarian, alegia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide