Del Toro nagusi Montjuicen, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2026ko uztailaren 5a

Isaac del Toro, Tadej Pogacarrek besoetan altxatuta. (@LeTour)

Isaac del Torok (UAE Team Emirates XRG) irabazi du Tarragonan (Katalunia) hasi eta Bartzelonan bukatu den Frantziako Tourraren bigarren etapa. Tourreko oilarren artean erabaki da garaipena Montjuiceko maldetan, eta Tadej Pogacar erregearen luxuzko ezkutaria Tourra irabazteko faborito nagusiaren aurretik iritsi da helmugara, gainerako izen handiak metro gutxitara zituztela. Jonas Vingegaardek eutsi dio maillot horiari, Pogacar sei segundotara duela.

Atzoko taldekako erlojupekoaren ondotik, bigarren etaparekin hasi dira aurten txirrindulariak puntuak ematen Gukaren Pourran: Dano-Dino jarri da taldeen sailkapenaren buruan, eta honela gelditu da saridunen behin-behineko zerrenda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide