Bost Tour irabazi dituztenen klubean aurten bertan idatzi nahi du izena Tadej Pogacarrek, eta ohi duenez, lanak azkenerako uzteko asmorik ez du. Atzo, Del Toro taldekidearen mesedetan utzi zuen lehiatzeke bigarren etaparen garaipena, baina hirugarrenean, Els Anglesen, lortu du 2026ko lehen garaipena esloveniarrak. Saria bikoitza izan da, gainera, beretzat, maillot horia ere jantzi baitu, gaur bigarren egin duen Vingegaardi kenduta.
Gukaren Pourran ere lider aldaketa izan da: Gargar dago orain buruan. Hau da, hiru etapa eta gero, taldeen behin-behineko sailkapena; eta hau, sarituen behin-behineko zerrenda.