Pedersen eta Traeen izarren atsedenarekin irabazle, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2026ko uztailaren 7a

Mads Pedersen, Foixeko helmugan garaile. (@LeTour)

Laugarren egunean atseden (edo) hartu dute oilarrek, eta aurtengoan lehen aldiz, eguneko ihesaldiko txirrindularien artean erabaki dute garaipena Frantziako Tourrean. Hamar txirrindulari iritsi dira elkarrekin Foixeko helmugara: Mads Pedersen (Lidl-Trek) izan da azkarrena, eta zortzigarren sailkatu den Torstein Traeenek (Uno-X Mobility) jantzi du maillot horia. Ihesaldiko beste bi txirrindulari daude orain bigarren eta hirugarren saikapen nagusian: Sean Quinn (EF Education - Easypost) eta Mathias Vacek (Lidl-Trek). Izan ere, eta esan bezala, laugarren etapa lasai hartzea (edo) erabaki dute faborito nagusiek, eta aurrekoengandik ia hamahiru minutura iritsi dira helmugara Pogacar, Vingegaard eta konpainia.

Gukaren Pourran, lau etapa eta lau lider. Talde ia guztietan dauden jakineko izenen atzetik, aukeratuenetako bat izan da aurten Pedersen –73 taldetan dago–, eta haren aldeko apustua egin dutenen txanda izan da gaur. Garmendia taldea dago orain Pourraren buruan, eta honela gelditu dira taldeen eta sarituen behin-behineko sailkapenak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide