Pauera iritsi da Frantziako Tourra bere bosgarren etapan, eta hiri horretan beste hainbatetan bezala, gaur ere esprintean erabaki dute garaipena. Olav Kooij (Decathlon CMA CGM) izan da helmugara lehendabizi iritsi den hemeretziko multzoan azkarrena, Max Kanterren eta Tim Merlierren aurretik. Gizon azkar gehientsuenak aurreko multzo horretan sartu dira, baina helmugatik sei kilometrora erorketa bat gertatu da eta, printzipioz inork min handirik hartu ez arren, zatitu egin da pelotoia.
Sailkapenaren buruan aldaketarik ere ez du eragin gaurko etapa amaiera gorabeheratsuak eta Torstein Traeen horiz jantzita iritsiko da, bihar, Tourmalet tartean izango duen Pirinioetako lehen etapara.
Gukaren Pourran, aldiz, etapa adina talde igaro da, momentuz, sailkapenaren lehen tokitik; gaur, Kanua da postu horretan dagoena. Hona hemen, bosgarren etaparen ostean taldeen sailkapena eta saridunen zerrenda nola dauden.