Pogacarrek Pirinioetan zilindroa pasatu ondoren, Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2026ko uztailaren 9a

Tadej Pogacarrek nahieran ospatu ahal izan du garaipena Gavarnie-Gèdreko helmugan. (@LeTour)

Bosgarren Tourra nahi du Tadej Pogacarrek, eta bidean besteentzat apurrak ere ez dituela utziko dirudi. Mendiko lehen etapan, Pirinioetako bakarrean, Tourmaleteko gainerako hiru kilometro eta erdi falta zirela ihes egin du, Gavarnieko helmugatik 43 kilometrora, eta klasiko bihurtu dituen bakarkako ihesaldi luze horietako baten ondoren, aurtengo bigarren garaipena lortu du, maillot horia berreskuratu, eta tarte ederra atera die aurkari guztiei UAEkoak. Jonas Vingegaard izan da gaur bigarrena, 2.38ra, eta 2.57ra iritsi dira helmugara Del Toro, Evenepoel, Seixas, Lipowitz, Ayuso eta Skjelmose. Sailkapen nagusian, esloveniarrarengandik 2.42ra dao Vingegaard; eta 3.27ra, hirugarren tokian, Del Toro taldekidea dauka Pogacarrek.

Gukaren Pourran, momentuz, ez dago Pogacarren nagusitasunaren antzekorik erakusteko gai denik. Gaur ere lider berria du taldeen sailkapenak: Sua. Eta honela gelditu da sarituen behin-behineko zerrenda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide