Gorabeherarik gabeko lehen esprinta bizi izan du aurtengo Tourrak gaur Bordelen, eta pelotoiko esprinter nagusienetakoak, Tim Merlierrek (Soudal Quick-Step), bere aurtengo lehen garaipena eskuratu du, nagusitasunez, gainera.
Sailkapen nagusian aldaketarik ez da izan gaur Frantziako Tourrean, baina atzo arte maillot horia eraman zuen Torstein Traeenek lasterketa utzi behar izan du, atzoko erorketaren ondorioz.
Gukaren Pourran, aldiz, gaur ere aldatu da taldeen sailkapena: esprinterren egunean, Volatak hartu du burua. Bestetik, zazpigarren etaparen ondoren, hau da saridunen behin-behineko zerrenda.