Merlierrek bigarrena erreskadan, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa

Tim Merlier besoak altxatuta, Bergerac-eko helmugan. (@LeTour)

Frantziako Tourraren zortzigarren etapak esprintean erabakitzeko itxura osoa zuen, eta gutxigatik, baina horrela izan da; izan ere, helmugarako kilometro pasatxo gelditzen zenean harrapatu du pelotoiak ia hasieratik ihes eginda ibili den Liam Slock (Lotto Intermarché). Eta Bergerac-eko ailegaeran, gaur gaurkoz Tourreko gizon azkar indartsuena dela erakutsi du Tim Merlierrek (Soudal Quick-Step), aurtengo bere bigarren garaipena erreskadan lortuta.

Gaur ere aldaketarik ez da izan Tourraren sailkapen nagusiaren aurrekaldean, baina bai Pourran: Tete de la Pour II taldea dago orain buruan. Honela gelditu dira gaurkoaren ondoren taldeen sailkapena eta saridunen zerrenda.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide