Gaur, uztailak 14, Frantziaren eguna da. Baina Tourrean, ia egun guztiak dira Tadej Pogacarrenak; eta gaurkoa, zer esanik ez. Esloveniarrak aurtengo bere hirugarren etapa irabazi du Le Lioranen, duela bi urte Vingegaardek gogor kolpatu zuen toki berean, eta are gehiago indartu du lehendik ere indartsu asko luzitzen zuen lidertza. Pertusen, ibilbideko lehen mailako bigarren eta azken mendatean, gainetik kilometro batera jo du erasoa gaur Pogacarrek, ihes eginda zihoan Carapaz gainditu du eta aurkari zuzeneii 20 segundoko aldea atera die mendate gainean. Baina alde hori areagotzen joan da Le Liorango helmugara bidean: 32 segundora iritsi da Evenepoel, 34ra Seixas eta Lipowitz eta horien atzetik, tantaka, joan dira iristen gainerakoak.
Tourraren sailkapen nagusian, liderrarengandiik 3.36ra dago orain gaur 44 segundo galdu dituen Jonas Vingegaard, eta Evenepoel igo da podiumeko hirugarren postuta, gaur bere taldekidearekiko minutu eta erdi galdu dituen Del Torori tokia kenduta.
Gukaren Pourran, Durume taldea iritsi da gaur lehen postura; lider aldaketarik gabeko egunik ez du orain arte ezagutu 2026ko Pourrak. Hamargarren etapa jokatu ondoren, honela daude gaur taldeen sailkapena eta sarituen zerrenda.